93 lagun elkartu ginen joan den larunbatean Azpeitia #MugazMuga ekimeneko hirugarrengo etapa osatzeko. Eguraldia lagun izan genuen beste behin ere, eta giro ederrean egin genituen Domusa eta Lasao arteko 15 kilometroak. Etapa bakarra geratzen zaigu egitasmoa borobiltzeko, ea laster garen egiteko moduan!
Honako lotura honetan ikus daitezke ibilaldiko argazki guztiak.