Sara Azurzaren eta Antia Muiñoren kontzertuak izango dira etzi Sanagustinen

Julene Frantzesena 2021ko api. 22a, 10:50

Sara Azurza.

18:00etan hasita, Katapulta Tour Gipuzkoa 2021 zirkuituko bi emanaldi izango dira, eta horietara joan nahi dutenek gonbidapenak eskuratu beharko dituzte aurrez.

Sara Azurza eta Antia Muiño musikarien doinuek hartuko dute etzi, zapatua, Sanagustin kulturgunea. 18:00etan hasita, Katapulta Tour Gipuzkoa 2021 zirkuituko bi emanaldi izango dira, eta horietara joan nahi dutenek gonbidapenak eskuratu beharko dituzte Kulturaz.eus webgunean.

Sara Azurza abeslaria donostiarra da, eta 17 urterekin hasi zen musikaren munduan murgiltzen. 2018an kaleratu zuen bakarkako lehen lana: Theorein. Pop generotik gertu dauden bost abestiz osatu zuen lana. Azken boladan soul ukitua eman die Azurzak bere abestiei, eta 2020ko abenduan kaleratu zuen Iker Laurobak ekoiztutako lehen aurrerapen abestia eta bideoklipa. Honako hau da London Wather abestiaren bideoklipa:

Antia Muiño Donostian bizi den Galiziako abeslaria da. Folk, jazz eta bossa nova doinuekin lotutako hainbat proiektutan aritu ostean, proiektu berri bati ekin dio: gitarrarekin eta bakarka. Orain dela gutxi argitaratu zuen Carta Aberta izeneko lehen lana, eta entzuleen artean arrakasta handia izan du. Honako hau Cancion del juglar abestiaren bideoklipa da:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide