Bahumea taldeko kideek Erik eta Win bertso saio musikatua eskaini zuten joan den ostiralean Azpeitiko Soreasu antzokian. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek gorpuztutako pertsonaiek harremanez, gizontasunaz, eredu berrien beharraz eta beste hamaika kontutaz jardun zuten, umorerik galdu gabe, eta hausnarketarako ateak zabaldu zizkieten antzokira bertaratu ziren dozeneka herritarrei.
Ikusi argazki gehiago, hemen.
(Argazkiak: Kulturaz)