Zinegoak jaialdiko hainbat film labur ikusi ahal izango da asteazkenean Soreasu antzokian

Julene Frantzesena 2021ko api. 26a, 08:00

Zinegoaken aurtengo edizioko irudia.

Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioan parte hartu duten sei film emango dituzte 19:00etan hasita. Soreasu antzokira joan nahi dutenek gonbidapenak eskuratu beharko dituzte. Gainera, online ikusteko aukera ere eskainiko dute.

Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioan parte hartu duten hainbat film emango dituzte etzi, asteazkena, 19:00etan Soreasu antzokian. COVID-19aren pandemia dela eta, aurrez gonbidapenak eskatu beharko dira Kulturaz.eus atarian, baina saioa doakoa izango da. Gainera, emanaldia online ikusteko aukera ere eskainiko dute: horretarako ere aurrez izena eman beharko da honako lotura honetan.

Sentsibilizazioa sustatzea du xede jaialdiak, eta Azpeitiko Udalak bat egin du helburuarekin: hain zuzen ere, aurtengo edizioan parte hartu duten sei film emango dituzte asteazkenean: Red Bay, Hemen. Gaur. Berriz., La Amante, Leo y Alex en pleno siglo XII, Mall eta Karaoke. Lan horietako batek, Pati Cruzek zuzendutako La Amantek, film labur onenaren publikoaren saria eskuratu du Zinegoak jaialdian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide