Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak postua jarriko du larunbatean plazan

Ihintza Elustondo 2021eko apirilaren 20a

Nabarraldek argitaratutako materiala eskuratzeko aukera izango da egun horretan, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Urolakoen Napar Zuzterrak kultur taldeak postua jarriko du larunbatean, apirilak 24, Azpeitiko plazan. Taldearen materiala eskuratzeko aukera izango da egun horretan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Besteak beste, Nabarralde fundazioak argitaratutako liburuak erosi ahal izango dira: Nafarroako historiaren sintesia, Gipuzkoako historia nafarra, Zuzenbide piriniarra...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide