Espetxe sistemak emakumeengan duen eraginaz aritu dira Emakumeen Txokoan

Anartz Izagirre 2021ko api. 22a, 10:05

Atzoko solasaldiko irudi bat. (Emakumeen Txokoa)

Oihana Etxebarrietak eta Maria Ruizek Argi izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko liburua aurkeztu zuten atzo Emakumeen Txokoan, eta hainbat herritar joan zen solasaldia entzutera.

Argi izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko liburua oinarri hartuta, kartzela sistemak emakumeengan dituen eraginen inguruko hitzaldia izan zen atzo, asteazkena, Emakumeen Txokoan. Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruiz izan ziren hizlariak, haiek biek argitaratu baitzuten liburua 2019an, Laura Vararekin batera. Antolatzaileen arabera, kartzela sistemaren egitura "errotik zalantzan jartzeko" eta "kartzelak emakumeengan duen eragina ulertzeko" aukera izan zen atzoko saioan.

Maria Ruiz eta Oihana Etxebarrieta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide