Eusfit Mugiment proba pilotuan parte hartuko du Iraurgi Ikastetxeak

Mailo Oiarzabal 2021ko api. 23a, 12:49

Iraurgiko ikasleak ariketa fisikoa egiten. (Iraurgi Ikastetxea)

"Osasunarekin lotutako sasoi fisikoaren zaintza sistema" garatzeko datu bilketa egin nahi du Jaurlaritzak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar ikastetxe aukeratu ditu egitasmoa martxan jartzeko, tartean, Azpeitikoa.

Herritarren jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko Mugiment programaren barruan, eta "osasunarekin lotutako sasoi fisikoaren zaintza sistema" garatzeko helburuarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar ikastetxetan proba pilotu bat jarri dute martxan Eusko Jaularitzaren Osasun eta Hezkuntza sailek, eta Azpeitiko Iraurgi da ikastetxe horietako bat.

Eusfit Mugiment izena du proba pilotuak, eta horren barruan, Iraurgi Ikastetxeko LHko eta DBHko ikasleek hainbat osasun proba egingo dituzte, "beren sasoi fisikoaren eta osasun egoeraren gaineko datu bilketa bat egiteko", azaldu dute ikastetxeko arduradunek, eta irakasleek eta ikasleen familiek ere hainbat galdetegi bete beharko dituztela gaineratu dute. Amaieran, familiek beren seme-alaben emaitzekin banakako txostenak jasotzeko aukera izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide