Burdinbidearen Euskal Museoak bertan behera utzi ditu astebururako aurreikusita zituen lurrun-tren zerbitzuak. Horrenbestez, bihar eta etzi ez da lurrun trenez Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea egiteko aukerarik izango. COVID-19aren pandemiaren bilakaera tarteko hartu du erabakia museoak, eta jakinarazi du egoera hobetu eta Azpeitiak eremu gorria utzi arte ez dutela martxan jarriko zerbitzua.