Bertan merkatarien elkarteko kideek Ticket Bai sistemaren inguruko formazio saioa jaso zuten atzo, osteguna, Soreasu antzokian. Gipuzkoako Bazkundeak gidatu zuen saioa, eta herriko merkatarientzat sistema berri horretara egokitzeko lehen urratsa izan zen atzokoa. Hain zuzen ere, zerga iruzurrari aurre egiteko balioko duen Ticket Bai sistemaren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten Azpeitiko dendariek.