Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, hilak 24, eta askotariko ekintzak egin zituzten herriko ikastetxeetan zein Udal Liburutegian. Gaztetxoei zuzenduta, irakurleen txokoa izan zen atzokoan liburutegian, eta liburuak izan ziren protagonistak. Ekintzetara animatu ziren lagunek marrazkidun bi liburu landu zituzten baita istorioak asmatu ere. Gainera, ekintzak amaitutakoan merendola egin zuten liburuaren eguna borobiltzeko.