Erabilitako arropekin askotariko bitxiak eta osagarriak egin dituzte Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2021ko api. 25a, 13:55

Aurtengo familia ekintzen barruan, erabilitako arropekin osagarriak egiteko tailerra eskaini dute gaur Ekoetxean, eta irudimena landuz askotariko bitxiak eta apaingarriak egin dituzte ikastarora animatu diren gaztetxoek: loreak, katuak, saguzarrak... Bi saio egin dituzte, aurrenekoa 10:00etan hasi da eta bigarrena 11:30ean. Ekoetxearen atarian jarri dituzte mahaiak, eta tailerrera animatu diren lagunak bertan aritu dira ordu eta erdi inguruz aurrez erabilitako oihal zatiak mozten, forma ematen eta josten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide