'Otra ronda' eta 'Upsss 2. Y ahora donde esta Noe?' filma emango dute asteburuan

Julene Frantzesena 2021ko api. 28a, 08:00

Igandean eta astelehenean emango dute Otra ronda, Soreasu antzokian, eta igandean Upsss 2. Y ahora donde esta Noe?. Otra ronda lanaren bi emanaldiak 19:00etan izango dira, eta haurrei zuzendutako filmarenak 16:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Otra ronda eta Upsss 2. Y ahora donde esta Noe? filmak emango dituzte igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Otra rondaren bi emanaldiak –igandekoa eta astelehenekoa– 19:00etan izango dira, eta Upsss 2. Y ahora donde esta Noe? filmarena, igandean, 16:30ean. Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke horietarakos sarrerak.

2020an Danimarkan ekoiztutako drama generoko filma da Otra ronda, eta Thomas Vinterberg da zuzendaria. Honako hau da lanaren sinopsia: "Institutuko lau irakasle esperimentu soziologiko batean murgilduko dira. Esperimentu horretan, bakoitzak bere gorputzeko alkohol-tasa maila berean mantendu beharko du eguneroko bizitzan zehar, eta horiek beren bizitzetako arlo guztietan hobetu dezaketela frogatu nahi dute". 

Honako hau da Upsss 2. Y ahora donde esta Noe? Alemanian egindako animaziozko filmaren sinopsia: "Nestrian Finny gaztea eta bere lagunik onena, Leah, ustekabean ontzira erori eta itsasora eramaten dituzte".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide