Sortze prozesuan murgilduta daude Horman Poster kolektiboko kideak. Euren hurrengo lana izango dena prestatzen ari dira: Souvenir. Datorren urteko udazkenean taularatzea aurreikusten dute, baina ostiralean Dinamoan izan ziren orain arte egin duten ikerketa lana jendaurrean erakusten: Souvenir zirriborroa #1. "Lehen zirriborroa jendaurrean aurkeztuta, etorkizuneko pieza eszeniko baterako hausnarketak aktibatzea" zuten helburu; publikoarekin hartu-emanean eta aurkezpenean bertan, pieza berrirako material gehiago sortzea.
Argazki gehiago, lotura honetan.
(Argazkiak: Kulturaz)