EH Bilduk eta EAJk Corrugadosen gainean aurkeztutako mozioak landuko dituzte gaur udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2021ko api. 27a, 09:03

Sustapen ekonomikorako 2021eko dirulaguntzak ere gaurko saioan onartuko dituzte. Corrugadosen ingurukoa ez da izango arratsaldeko mozio bakarra, Naziogintza Taldeak aurkeztutako beste bat ere hizpide izango baitute. 19:00etan hasiko da osoko bilkura.

Azpeitiko Udalak apirileko udalbatzarra egingo du gaur, 19:00etan hasita. Bilkuraren lan zerrendak bederatzi puntu ditu, eta horietako bat gorde dute udalean ordezkaritza duten bi talde politikoek, EH Bilduk eta EAJk, Corrugados Azpeitiaren bueltan aurkeztu dituzten mozioak lantzeko eta bozkatzeko.

Corrugadosen ingurukoa ez da izango arratsaldeko mozio bakarra, Naziogintza Taldeak Euskal Errepublikaren aldarrikapenaz aurkeztutako beste bat ere hizpide izango baitute. Sustapen ekonomikorako 2021eko dirulaguntzak ere gaurko saioan onartuko dituzte.

Hau da, osorik, gaurko udaltzarraren lan zerrenda:

  1. Udalbatzak 2021eko martxoaren 23an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Udal zerga-agintarauen barruan udalbatzak 2021/02/23an onartu zuen tasen aldaketaren espedientea behin betiko onartzea.
  3. Azpeitiko Udalaren eta bere Erakunde Publikoen 2021eko ekitaldiko Plantillaren eta Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onartzea.
  4. Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako diru-Iaguntza peograma 2021.
  5. Teknologia fotovoltaikoaren bidez elektrizitatea ekoiztea helburu duen Azpeitiko Ekindar Koop. S-ren eraketan parte hartzearen erabakia berrestea.
  6. Udalaren 2021eko aurrekontuan 4. kreditu aldaketaren berri ematea.
  7. Alkatetzak 2020ko urrian, azaroan eta abenduan emandako ebazpenen berri ematea.
  8. Naziogintza Elkartearen izenean Iosu Alberok aurkeztutako mozioa, Euskal Errepublika aldarnkatzeari dagokiona.
  9. EAJ eta Bildu taldeek Corrugadosen instalazioen inguruan aurkeztutako mozioak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide