Maiatzaren 17an LGTBfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izango da, eta gai horretaz hitz egiteko baliatuko dute Neska* Gazteen Txokoko bigarren saioa. Ostiralean izango da saio hori, 17:00etatik 18:30era, Emakumeen Txokoan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta gaur dute horretarako azken eguna. Izena ematea Emakumeen Txokoan bertan egin daiteke edo 688 751 000 zenbakira Whatsapp mezu bat idatzita.