Erniarraitz bertsozale elkarteak ekitaldiak antolatzen jarraitzen du, Bertso Urtie egitasmoaren barruan, eta hurrengo hitzordua Azpeitian izango da. Zehazki, maiatzaren 16rako, igandea, bertso saio musikatua antolatu du, eta dagoeneko salgai daude sarrerak Kulturaz.eus atarian, hamar euroren trukean.
Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Jon Maia ariko dira kantuan, Araitz Bizkai eta Gari Otamendi musikariek lagunduta. Gai-jartzaile lanak, berriz, Iker Iriartek egingo ditu.