Josu Carrascok, Iñigo Garciak eta Mikel Celoriok urteak daramatzate gune horretan kirolaz gozatzen, eta diote azken urteetan gainbeheran joan dela bertako giroa, skate parkearen egoera tarteko. "Protesta gisa nahiz prebentzioz", identifikatuta dituzten gune arriskutsuak berdez margotu dituzte. Skate parkea biziberritzeko gogoz daude, eta horretan laguntzeko dei egin diete gunearen arduradunei.