Eskalada tailerraz gozatzeko aukera izan zen atzo, osteguna, Azpeitiko Gaztetxean, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten bertan. Joan zen astelehenean hasi ziren Gazte Asteko ekitaldiak Hassana Aaliaren eta Hetra Boudjemaaren hitzaldiarekin, eta maiatzaren 2a bitartean beste hainbat ekitaldi izango dira. Gaur, ostirala, Serendipia magia ikuskizuna izango da Iagomagoren eskutik, 18:00etan hasita; sarrera bost euro oraindu beharko dute helduek, eta hiru euro, haurrek.
(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)