Aimar Egiguren Gipuzkoako Lau eta Erdiko Mendebaldeko Txapelketa irabazteko atarian gelditu da. Azpeitiko pilotari jubenila seniorrekin lehiatu da txapelketa horretan, eta finalera iristea lortu ere bai, baina azken partidan amore eman behar izan du: 22 eta 16 irabazi dio Etxaniz bergararrak gaur Bergaran (Gipuzkoa) jokatu duten finalean.
Egiguren ez da izan asteburu honetan Gipuzkoako lau eta erdikoaren finaletan lehiatu den Ilunpe elkarteko pilotari bakarra. Herenegun, Beñat Ezamak mendebaldeko kadeteen lehen mailakoa jokatu zuen, eta hura ere txapeldunorde gelditu zen. Aretxabaletan, Jon Etxaniz azkoitiarraren kontra galdu zuen Ezamak, 22 eta 13.