Gaur, maiatzeko lehen asteartea, ohiko udalbatzarra izango da udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da bilkura, eta besteak beste, Azpeitia 2030 plan estrategikoa izango dute hizpide.
Honako hau da gai zerrenda:
1.- Udalaren Azpeitia 2030 plan estrategikoa onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde publikoen giza baliabideak arrazionalitzeko plana onartzea.
3.- Teknologia fotovoltaikoaren bidez elektrizitatea ekoiztea helburu duen Azpeitiko Ekindar Koop. Sren eraketan parte hartzeko erabakia berrestea.
4.- Udalaren 2021eko aurrekontuan laugarren kreditu aldaketaren berri ematea.
5.- Galderak eta erreguak.