Eskulan tailerra izango da hilaren 10ean Udal Liburutegian

Anartz Izagirre 2021ko mai. 3a, 16:00

Martxoko eskulan tailerreko irudi bat. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

HH5 mailako haurrei zuzendurik dago saioa, eta plaza mugatuak izango dira. Izen ematea zapatuan amaituko da.

Maiatzaren 10ean, astelehena, eskulan tailerra izango da HH5 mailako haurrentzat, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian, eta dagoeneko eman daiteke izena. Saioan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 8a baino lehen eman beharko dute izena, eta hiru modu egongo dira horretarako: liburutegira joanda, 943-15 71 95 telefonora deituta eta 688 81 55 06 telefonora WhatsApp mezu bat bidalita. Liburutegiko arduradunek azaldu dutenez, plaza mugatuak izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide