Lagun Onak txirrindulari elkarteko Aritz Aranbarrik lehen postua eskuratu zuen larunbatean, maiatzak 1, Arroitzen (Nafarroa) jokatu zen XXIV. Borja Oses memorialean. Lehen mailako kadeteen artean aurrena izan zen Aranbarri proba amaitzen, eta sailkapen orokorrean —lehen eta bigarren mailako kadeteek osatu zuten—, 11. postua eskuratu zuen azpeitiarrak.