To bizitasuna eta grazia puntua!

Juan Luis Zabala ('Berria') 2021ko mai. 5a, 09:09

Euzkitze eta Lazkano 'Biba zuek!' saioan.

Juan Luiz Zabalak honako iritzi artikulu hau idatzi du Berria egunkarirako, joan zen astean Imanol Lazkanok ETB1eko Biba zuek! saiora egindako bisita tarteko.

Plazera izan zen Imanol Lazkano entzutea joan den ostiralean ETB1eko Biba zuek! saioan. Bilintxen menda hamabostaldi hasi berria aurkeztera joan zen Azpeitiko bertsolaria, Xabier Euzkitzerekin batera, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia galdezka zituztela. Hamabostaldi hori Indalezio Bizkarrondo Ureña BilintxKontxesirentzat, Loriak udan intza bezela, Triste bizi naiz eta, Bein batean Loyola'n, Juana Bixenta Olabe eta beste hainbat bertso ezagunen egilea– omentzen ari da egunotan haren jaioterrian, Donostian, duela 190 urte jaio zela aitzakiatzat hartuta.

Euzkitzek eta Lazkanok ederki azaldu zuten –laburtasunak eskatzen zuen neurrian, jakina–, nor izan zen Bilintx, haren bertso bana ere kantatuz, eta gero, hortik abiatuta, bertsolaritzaren historiaz eta gaur egungo egoeraz ere egoki mintzatu ziren, harritzekoa ere ez denez, gai horietaz aritzeko ezagutza faltarik ez dute eta. Baina ez zen hori izan Lazkanoren meritu bakarra.

Irakurri artikulu osoa Berria.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide