Zabaldu dute KZgunearen ekaineko ikastaroetan izena emateko epea

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 8a, 09:35

Euskarazko sei ikastaro eskainiko ditu KZguneak maiatzean, Azpeitian. Saioetan izena emateko modu bat baino gehiago daude.

Azpeitiko KZguneak aurrez aurreko nahiz urruneko hainbat saio eskainiko ditu ekainean zehar, eta dagoeneko ireki dute ikastaroetan izena emateko aukera. Besteak beste, irudiekin eta bideoekin lotutako ikastaroak, komunikazioarekin zerikusia dutenak eta sare sozialen ingurukoak izango dira saioak. Interesatuek modu bat baino gehiago izango dute saioetan izena emateko.

Hauek dira Azpeitian euskaraz izango diren ikastaroak:

  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
    • Hogei ordu.
    • Ekainaren 1etik 14ra. 11:00-13:00.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Hamalau ordu.
    • Ekainaren 15etik 23ra. 18:00-20:00.
  • Sortu zure bideoak zure gustuko irudiekin.
    • Lau ordu.
    • Ekainaren 28tik 29ra. 18:00-20:00.
  • Garraio publikoa zure smartphonean.
    • Lau ordu.
    • Ekainaren 17tik 18ra. 11:00-13:00.
  • Pinterest. Zure inspirazio iturria.
    • Lau ordu.
    • Ekainaren 28tik uztailaren 7ra.
  • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
    • Lau ordu.
    • Ekainaren 15etik 16ra. 11:00-13:00.

Izena emateko aukerak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 20 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 20 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea,18, Enparan Dorretxea) astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide