Gomazko palista azpeitiarrak, Herriarteko Txapelketari ekiteko prest

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 9a, 11:11

Azpeitiko palistek datorren asteburuan ekingo diote Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. Ez dute aurkari makala izango; izan ere, iaz finalistetako bat izan zen Tolosaren aurka jokatuko dute lehen kanporaketa.

Gomazko palistek osatu dute 2021. urteko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketarako taldea. Hain zuzen ere, honako kirolari hauek osatuko dute Azpeitiko taldea: Haritz aranbarrik, Oier Alkortak, Eneko Martijak, Mikel Sanchezek, Urtzi Lopetegik eta Asier Egigurenek.

Datorren asteburuan ekingo dio Azpeitiko taldeak lehiari, eta ez dute kanporaketa makala izango aurrenekoa; izan ere, Tolosaren aurka neurtuko dituzte indarrak, iazko finalistetako baten aurka, hain zuzen ere. Aurrez aipatutako palisten artean, lauk jokatuko dute datorren asteko kanporaketa.

Ohi bezala, aurten ere gomazko paletako modalitatean hiru partida jokatuko dituzte 20 tantora. Lehen partidan, buruz buru jokatuko dute bi herrietako palista banak; bigarrenean neurketan binaka arituko dira; eta hirugarren partidan, zazpi koadroren barruan jokatuko dute palistek buruz buru.

Hona hemen gomazko paletako Herriarteko Txapelketaren koadroa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide