Balkoietan baratzeak jartzen ikasteko tailerra egin dute gaur goizean Ekoetxean. Helduei zuzendutako ikastaroa izan da, eta hainbat herritar bertaratu da. Tailerrari ekiterako euria hasi da, eta horrenbestez, atarian egin behar izan dute ikastaroa. Bertaratu direnek gustura entzun dituzte adituen azalpenak.