Zabaldu dute Juan Antxieta musika eskolan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko mai. 10a, 08:11

Juan Antxieta musika eskolaren kanpoaldea.

Gaurtik hilaren 31ra arte izango da zabalik izena emateko epea. Herritarrek 943-81 62 63 edo 656 00 80 40 telefono zenbakira deituta edo antxieta@antxieta.eus e-posta helbidera mezua idatzita eska dezakete informazioa edo aurretiazko hitzordua.

Juan Antxieta musika eskolan hasi dira 2021-2022 ikasturterako prestaketekin. Dagoeneko zabaldu dute datorren sasoirako izena emateko epea, eta hilaren 31ra arte izango da horretarako aukera. Haurrentzat, gazteentzat nahiz helduentzat saioak eskainiko dituzte Perdillegi kaleko 1. zenbakian kokatuta dagoen eskolan. Horietan parte hartzeko interesa duten herritarrek 943-81 62 63 edo 656 00 80 40 telefono zenbakira deituta edo antxieta@antxieta.eus e-posta helbidera mezua idatzita eska dezakete informazioa edo aurretiazko hitzordua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide