Ezohiko udalbatzarra izango da gaur, asteartea, 19:00etatik aurrera, Azpeitiko EAJren udal taldeak eskatuta. Bertan, Corrugados Azpeitia izango dute hizpide, eta horixe izango da udalbatzarrean landuko duten puntu bakarra. Hain zuzen ere, jeltzaleek Corrugados berriro irekitzeko lan batzorde bat abian jartzeko eskatuko dute udalbatzarrean. EAJk azaldu duenez, batzorde hori osatuko balitz, zinegotziek parte hartuko lukete bertan, baina "irekita" egongo litzateke "euskal erakunde batzuetako teknikarientzat eta ordezkarientzat".