Eneritz Furyaken kontzertua izango da larunbatean Sanagustinen

Aitziber Arzallus 2021eko maiatzaren 11

19:00etan hasiko da abeslari irundarraren kontzertua, eta oraindik ere eskura daitezke sarrerak Kulturazen webgunean, hamar euroren truke.

Eneritz Furyak bakarlariak kontzertua emango du larunbatean, maiatzak 15, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta eskuragarri daude sarrerak Kulturazen webgunean, hamar euroren trukean. Abeslari irundarrak Emadan disko berria kaleratu du aurten, eta lan berriko abestiak zein aurreko diskoetakoak taularatuko ditu larunbateko kontzertuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide