Miru sorginaren ipuin kontaketa saioa izango da datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2021ko mai. 10a, 15:02

Miru sorgina.

Udal Liburutegian eskainiko du ipuin kontaketa, 17:30ean hasita. 4 urteko umeentzako saioa izango da, eta saiora joateko aurrez izena eman behar da.

Datorren astelehenean, maiatzak 17, Miru sorginaren ipuin kontaketa saioa izango da Udal Liburutegian. 4 urteko haurrei zuzendutako saioa 17:30ean hasiko da, eta hara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Gaurtik ostegunera bitartean izango da horretarako aukera, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 telefonora Whatsapp mezua idatzita. Izena ematen duten pertsonen artean zozketa egingo dute, emanaldirako plazak mugatuak direlako.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide