Rafaela Maria Donearen omenezko meza izango da igandean Esklabetan

Anartz Izagirre 2021ko mai. 14a, 09:00

11:15ean hasiko da meza, eta herritar guztientzat irekita egongo da eliza.

Igandean, hilak 16, Rafaela Maria Donearen aldeko meza izango da Esklabetako elizan, 11:15ean hasita. Esklabetako Jesusen Bihotzaren lekaimeen sortzailea izan zen Rafaela Maria Donea, eta bere omenezko eukaristian Esklabetako ikasle izandakoek, gurtzaileek nahiz herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide