Herriko musika taldeek azken sei hamarkadetan kaleratutako lanak izan dituzte hizpide Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 14a, 11:54

Atzoko hitzaldia. (Azpeitiko Gaztetxea)

1963az geroztik estilo guztietako herriko musika taldeek argitaratu dituzten diskoen errepasoa egin zuten, garaian garaiko testuingurua azalduta.

1963an kaleratu zuten trikitixa disko batetik abiatuta, gaurdaino herriko taldeek argitara eman dituzten lanen inguruan solastu ziren atzo arratsaldean Gaztetxean bialdutakoak. Azpeitiye desegin musika zikloaren baitako saioa izan zen atzokoa. Apirilaren erdialdera ekin zioten zikloari eta datozen egun eta asteetan jarrituko dute egitarauarekin. Bihar, larunbata, Üther eta Ernia taldeek kontzertua emango dute 17:00etan hasita; ekainaren 17rako Musika eta politika mahai ingurua antolatu dute; eta ekainaren 19an, zikloari bukaera emateko, Arroite eta Ukabil musika taldeek kontzertua eskainiko dute. Gaztetxean izango dira ekitaldi guztiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide