Azpeitiak 0-3 irabazi du Oñatin eskuzko Herriartekoaren final zortzirenen joanekoa

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 15a, 09:47

Eskuzko Herriartekoan Azpeitia ordezkatuko duten pilotariak.

Kadeteak 2-22, jubenilak 2-22 eta seniorrak 5-22 nagusitu ziren atzo arratsaldean Zubikoa frontoian jokatutako hiru neurketetan. Itzulerako partidak datorren larunbatean izango dira, Azpeitian.

Azpeitiak ezin hobeto ekin dio esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. Aurtengo ibilbidea Oñatin hasi dute Ilunpe elkarteko pilotariek, final zortzirenetako kanporaketan, eta emaitza borobilarekin eta kanporaketaren lanerdiak ondo beteta itzuli dira etxera: Oñatiko taldeari 0 eta 3 irabazi zioten atzo arratsaldean Zubikoa pilotalekuan.

Kadeteetan 2-22 irabazi zuten Eneko Odriozolak eta Beñat Ezamak; jubeniletan, 2-22 nagusitu ziren Iker Egiguren eta Josu Labaka; eta senior mailan, 5-22 izan da Unai Alberdi eta Daniel Murgiondoren aldeko markagailua.

Itzulerako partidak datorren larunbatean izango dira, Azpeitian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide