Koronabirusa Azpeitian

482 positibo berri hauteman dituzte Hego Euskal Herrian

Aiora LarraƱaga 2021ko mai. 15a, 13:16

11.198 proba egin zituzten atzo, ostirala, Hego Euskal Herrian, eta 482 positiboak izan ziren. Kasurik gehien Bizkaian atzeman dituzte: 221.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak argitaratu dituzte koronabirusaren bilakaerari buruzko txostenak. Horietan jaso dutenez, atzo, 11.198 proba diagnostiko egin zituzten Hego Euskal Herrian: 8.929 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 2.269 Nafarroan. Horietatik, 482 positiboak izan ziren.

Alde batetik, 407 kasu berri atzeman zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 37 Araban, 221 Bizkaian, 144 Gipuzkoan eta beste erkidego edo toki batzuetako 5 kasu. Hala, %4,6koa da positibotasun tasa hiru lurralde horietan. Nafarroan, berriz, 75 positibo hauteman zituzten eta %3,3koa da positibotasun tasa.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, eta 145 pertsona daude ZIUn. Nafarroan, berriz, bost lagun ospitaleratu dituzte azken orduetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide