Azpeitiko palistek 1-2 galdu dute Tolosaren kontra Herriartekoaren final zortzirenen joanekoan

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 15a, 13:14

Mikel Sanchez azpeitiarra, gerriko gorriarekin, gaur goizean Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatu duen partidan. (Aitziber Arzallus)

Buruz buru jokatu dituzten bi partidak galdu dituzte azpeitiarrek. Binakakoa, ordea, etxekoentzat izan da. Itzulerako partidak datorren asteburuan jokatuko dituzte Tolosan.

Azpeitiko gomazko palistek gaur ekin diote Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. 10:00etan hasita, Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatu dituzte final zortzirenetako joaneko partidak Tolosaren kontra, eta 1-2 galdu dute etxekoek.

Lehendabiziko partidan, buruz buruz kantxa osoan, Eneko Martijak ordezkatu du Azpeitia, eta ezin izan du hiru tantotik pasa; 3-20 galdu du. Bigarren partidan, binakakoan, Asier Egigurenek eta Urtzi Lopetegik 20 eta 4 hartu dute mendean Tolosako bikotea. Hirugarren partidan, buruz buru zazpi koadroden barruan, Mikel Sanchez aritu da Azpeitiaren izenean. Hark ere 3-20 galdu du. 

Final zortzirenetako itzulerako partidak datorren asteburuan jokatuko dituzte Tolosan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide