Uthër eta Ernia taldeen kontzertuak izan dira Gaztetxean

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 16a, 12:52

Azpeitiye desegin musika zikloaren barruan antolatutako emanaldia izan zen atzokoa. Ekainean jarraituko dute egitarauarekin.

Atzo arratsaldean Uthër eta Ernia musika taldeek kontzertu bana eman zuten Azpeitiko Gaztetxean, eta jende ugari bertaratu zen haien musikaz gozatzera. Azpeitiye desegin musika zikloaren barruan antolatutako emanaldia izan zen atzokoa. Apirilaren erdialdera ekin zioten ziklo horri eta datozen asteetan jarrituko dute egitarauarekin. Ekainaren 17rako Musika eta politika mahai ingurua antolatu dute; eta ekainaren 19an, zikloari bukaera emateko, Arroite eta Ukabil musika taldeek kontzertua eskainiko dute. Gaztetxean izango dira ekitaldi guztiak.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide