Azpeititik igaro da Emakumezkoen III. Eibarko Hiria Sari Nagusia txirrindularitza proba

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 16a, 14:39

Profesional mailako emakume txirrindulariak izan dira herria zeharkatu dutenak.

Eibarko Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Emakumezkoen III. Eibarko Hiria Sari Nagusia txirrindularitza proba lehiatu dute gaur goizean, eta Eibartik abiatu eta Eibarren bukatu duten ibilbidean, Azpeititik igaro dira parte hartzaileak. Profesional mailako emakume txirrindulariak izan dira herria zeharkatu dutenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide