'Hilerokoa deseraikitzen' saioa egingo dute ostiralean Neska* Gazteen Txokoan

Anartz Izagirre 2021ko mai. 17a, 08:30

Neska* Gazteen Txokoko bigarren saioko irudia.

Hilerokoa izango dute hizpide ostiralean, hilak 21, Neska* Gazteen Txokoan. Asteazkenera bitartean egongo da saioan izena emateko aukera.

Neska* Gazteen Txokoko hirugarren saioa egingo dute ostiralean, hilak 21, Emakumeen Txokoan. Bertan, hilerokoaz arituko dira hizketan, eta saioan parte hartu nahi dutenek asteazkena, hilak 19, baino lehen eman beharko dute izena, Emakumeen Txokora joanda edo 688 75 10 00 telefono zenbakira deituta nahiz WhatsApp mezu bat bidalita.

Joan zen apirilaren 30ean egin zuten Neska* Gazteen Txokoko bigarren saioa, eta LGBTfobiaz aritu ziren bertan. Egitasmoa ikasturtearen hasieran jarri zuten martxan, DBH 3. mailatik 18 urtera arteko Azpeitiko gazteek feminismoa taldean lantzeko aukera izan zezaten, eta datozen hilabeteetan saio gehiago izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide