Dagoeneko eros daitezke Azpeitiko Udalak eta Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak tokiko saltokiak babesteko ateratako bonuak. Joan zen astean adierazi zuten bi erakundeek Azpeitia Zaindu bonu kanpaina martxan jarriko zutela berriro, eta gaur, astelehena, jarri dituzte salgai bi mila bonuak Bertanen bulegoan eta www.dendago.com webgunean. Merkatarien elkarteko kideek adierazi dutenez, dagoeneko agortu dira Interneten salgai jarritako bonu guztiak, baina oraindik ere salgai dituzte hainbat txartel Enparan kalean duten bulegoan —09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara dago irekita—.