Eneritz Artetxek ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren astelehenean

Julene Frantzesena 2021ko mai. 18a, 08:00

Udal Liburutegian izango da Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleei zuzendutako saioa, 17:30ean hasita. Plazak mugatuak direnez, ostirala bitartean eman beharko da izena. 

Udal Liburutegiak beste ipuin kontaketa saio bat antolatu du datorren asterako. Zehazki, hurrengo astelehenean –maiatzak 24– izango da Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleei zuzendutako saioa, 17:30ean hasita. Eneritz Artetxek gauzatuko du kontaketa.

Plazak mugatuak direnez, ostirala bitartean eman beharko da izena. Horretarako, 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidali beharko da. Izena ematen duten haur guztien artean zozketa egingo dute liburutegiko ordezkariek, eta saiora joateko aukera izango dutenekin jarriko dira harremanetan horiek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide