Ireki dute teniseko eta padeleko udako ikastaroetarako izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2021ko mai. 17a, 17:26

Bost astez, ekainaren 21etik uztailaren 23ra, eskainiko dituzte ikastaroak astelehenetik ostiralera, Azpeitiako Udal Kiroldegiko pistetan. Ikastaroak adin eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude.

Kirol Patronatuaren eskaintzaren barruan, udako tenis eta padel ikastaroak antolatu dituzte Oñatz eta Sustraia tenis klubek ekainetik uztailera bitarterako, eta dagoeneko ireki dute izen-ematea.

Ekainaren 21ean hasita, bost astez eskainiko dituzte tenis nahiz padel ikastaroak, astelehenetik ostiralera, Udal Kiroldegiko pistetan. Hain zuzen, ekainaren 21etik 25era, ekainaren 28tik uztailaren 2ra, uztailaren 5etik uztailaren 9ra, uztailaren 12tik 16ra eta uztailaren 19tik 23ra. Saioak 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan eskainiko dituzte.  Prezioari dagokionez, Kirol Patronatuko abonatuek asteko 25 euro ordaindu beharko dute, eta abonatu gabekoek, 30 euro. Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude.

Ikastaroak adin guztietako eta maila guztietako pertsonei zuzenduta daude, eta taldeak mailaren eta adinaren arabera banatuko dira.

Tenis ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606-34 16 08 (Joni) eta 685-76 18 63 (Iñaki) telefono zenbakietara deitu edo mezu bat idatzita egin dezakete izen-ematea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide