Oraindik eskuragarri daude Grison Beatboxen eta Jaime Caravacaren bakarrizketarako sarrerak

Julene Frantzesena 2021ko mai. 19a, 08:00

Grison Beatbox eta Jaime Caravaca.

Kulturaz.eus atarian eskura daitezke 17:00etako emanaldirako sarrerak, 19 euroren trukean. Bigarren emanaldirako (20:00) sarrera guztiak agortuta daude. Soreasu antzokian izango dira saioak.

Grison Beatbox eta Jaime Caravaca umoregileek bi bakarrizketa saio eskainiko dituzte larunbatean Soreasu antzokian, eta lehen emanaldirako sarrerak eskuragarri daude oraindik ere. Kulturaz.eus atarian eskura daitezke 17:00etako emanaldirako sarrerak, 19 euroren trukean. Bigarren emanaldirako (20:00) sarrera guztiak agortuta daude.

Umorea eta beatboxing-a uztartzen dituzte bi lagunek agertokian, eta zuzeneko bikoizketak ere egiten dituzte. Movistar Plus telebista kateko La Resistencia saioan parte hartzeagatik dira ezagunak, besteak beste, Grison Beatbox eta Jaime Caravaca.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide