Ekainaren 7tik 10era bitartean Pozten naiz ni ezagutzeaz. Ulertu eneagrama bidez izeneko Internet bidezko ikastaroa eskainiko dute IMHk eta Azpeitiko Udalak elkarlanean. Zortzi orduko formazio saioa Basazabalen: lau egunetan bi orduko saio bana izango da, 11:00etatik 13:00etara bitartean.
Dagoeneko eman daiteke ikastarorako izena basazabal@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 943-15 71 91 telefono zenbakira deituta. Maiatzaren 27a izango da saioetan izena emateko azken eguna.
Eneagrama oinarrizko bederatzi nortasun moten azterketa da; hau da, gizakien portaeraren azterketarako mapa bat. Azterketa horrek gizakien portaera azaltzen du eta hazkunde indibidualerako jarraibide zehatzak ematen ditu. Familiarekin, lagunekin nahiz lankideekin harremanak hobetzeko tresna izan daiteke.