Enetz Goenaga Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako txapeldun

Julene Frantzesena 2021ko mai. 18a, 12:50

Zumaiako jubenilen taldea; goiko ilaran, ezkerretik aurrena da Goenaga. (Utzitako argazkia)

Zumaiako Telmo Deun elkarteak Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi berri du asteburuan, eta hango kidea da azpeitiarra. Getarian jokatu zuten finala, eta nagusitutasunez irabazi zuen lehia Zumaiak.

Azpeitian ez da arraunean aritzeko aukerarik, baina asko dira Azpeititik kostaldeko herrietara kirol hori egitera joaten diren herritarrak, baita balentriak lortzen dituztenak ere. Enetz Goenagak, esaterako, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi berri du asteburuan, Zumaiako Telmo Deun elkartearekin.

Getarian jokatu zituzten finalak igandean, eta jubenil mailako gizonen Zumaiako ontziak irabazi zuen lehia, nagusitasunez. Izan ere, bigarren sailkatu zen San Juani hogei segundoko aldea atera zion Telmo Deunek. Zehazki, 16:21,92 denbora behar izan zuen estropada gauzatzeko Zumaiako trainerillak, eta 16:42,10 San Juanekoak. Hibaika izan zen hirugarren, 19:16,62 denborarekin.

Asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Zumaiako jubenil taldeko arraunlariek, Legution (Araba).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide