Bizitzari Keinu Bat dinamikaren barruan, erritmoaren gaia lantzeko saioa egingo dute

Ihintza Elustondo 2021ko mai. 19a, 08:30

Bizitzari Keinu Bat egitasmoaren sustatzaileek beste saio bat antolatu dute datorren astearterako, maiatzak 25. Sindikatu Zaharrean elkartuko dira, 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute.

Bizitzari Keinu Bat herri ekimen bat da, bizitzaren inguruko gogoeta sustatzea helburu duena. Egitasmo horren barruan, hainbat saio egin dituzte dagoeneko, eta datorren asteartean, maiatzak 25, izango da hurrengo saioa. Saio bakoitzean gai bat landu ohi dute, eta datorren astean honako gai honi helduko diote: eguneroko bizimoduko erritmoa. 

Gai hori lantzeko, dinamika ezberdinak baliatuko dituzte, eta bertaratzen direnek modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dute. 18:00etan jarri dute hitzordua, Sindikatu Zaharrean, eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, 635 75 39 85 telefono zenbakira deituta (Manex). Saioaren egunera arte eman ahal izango da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide