Lagun Onakeko emakumeek Añorgaren kontra jokatuko dute igoera faseko lehen partida bihar

Julene Frantzesena 2021ko mai. 21a, 08:55

Lagun Onakeko emakumeen taldeko jokalariak igoera faserako txartela lortu zuten egunean, partidaren aurretik.

12:00etan hasiko da neurketa Garmendipeko zelaian, eta lehen faseko joaneko partida izango da. Itzulerako norgehiagoka hurrengo asteburuan jokatuko dute Añorgan. Bi partida horietako irabazleak azken faserako txartela eskuratuko du.

Lagun Onakeko emakumeen lehen taldeak bihar, zapatua, jokatuko du Euskal Ligarako igoera faseko lehen norgehiagoka Añorga taldearen kontra. 12:00etan hasiko da neurketa Garmendipeko zelaian, eta lehen faseko joaneko partida izango da. Izan ere, hurrengo asteburuan jokatuko dute itzulerako partida Añorgan.

Ohorezko Erregional Mailako bi taldeetako lehen bi sailkatuek jokatuko dute igoera fasea asteburu honetan hasita. Batetik, Lagun Onakek eta Añorgak neurtuko dituzte indarrak, eta bestetik, Eibarren eta Touringek. Behin fase hori igarota, bi talde onenek izango dute jokoan Euskal Ligarako txartela, eta azken partida hori ekainaren 6ko asteburuan jokatuko dute.

Lagun Onakek joan zen maiatzaren 8an lortu zuten igoera faserako txartela, Zumaiako 5 eta 0 mendean hartuta. Honako lotura honetan irakur daiteke taldearen entrenatzaile Unai Urbizuri partida haren atarian Uztarria.eus-ek egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide