Oihana Goenaga, 'Xubero' traineruaren patroi

Erlo Telebista 2021ko mai. 20a, 10:59

ETE Ligan lehiatuko da Lapurdi arraun elkartea, eta bere Xubero traineruan azpeitiar batek egingo ditu patroi lanak: Oihana Goenagak. Arraunean ibilia da Goenaga han eta hemen, baina denboraldi honetan estreinatuko da lemazain lanean. Taldea osatzeko zailtasunak ikusita, Lapurdikoek beste hainbat klubetara jo dute laguntza eske, eta haiek utzitako arraunlari asko ariko dira aurten Xubero ontzian tiratzen. Horietako bost Zarauzko elkartetik joan dira Lapurdira;

Horiek eta Goenaga dira, besteak beste, Erlo Telebistaren bideo honen protagonistak. Urola Kostako Hitzan erreportaje hau egin dute Lapurdi elkarteko eskualdeko protagonistekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide