Bertan behera gelditu da igandeko 'Izadi' ikuskizuna

Anartz Izagirre 2021ko mai. 21a, 08:45

'Izadi' ikuskizuneko irudi bat. (El lagarto baila)

Igandean ziren Izadi ikuskizuna eskaintzekoak, baina azkenean ez da emanaldirik izango Soreasun.

El Lagarto Baila konpainiak 0-4 urte bitarteko haurrentzako Izadi ikuskizuna eskaini behar zuen igandean, maiatzaren 23an, Soreasu antzokian, baina Kulturaz kooperatibak adierazi duenez, bertan behera gelditu da ikuskizuna. Momentuz, ez dute emanaldiaren data berririk iragarri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide