'Natura bizia' dokumentalaz gozatu dute hainbat lagunek Ekoetxean

Julene Frantzesena 2021ko mai. 22a, 10:06

Herritarrek 'Natura bizia' lanaren egileen azalpenak entzuten atzo Ekoetxean. (Azpeitiko Udala)

Bioaniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu du Ekoetxeak ikus-entzunezkoaren emanaldia. Hainbat lagun izan ziren atzo lanaz gozatzen. Gaur Naturako bizitzan jolasten joko didaktikoa egingo dute Loiolako zelaietan.

Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna da gaur, maiatzak 22, eta horren harira, herritarrek Natura bizia dokumentala ikusteko parada izan zuten atzo Ekoetxean. Hainbat lagun izan ziren Lexeia Larrañagak zuzendutako eta Alex Gutierrezek ekoiztutako lana ikusten, eta bi egileak ere han izan ziren azalpenak ematen.

Gaur, berriz, Naturako bizitzan jolasten joko didaktikoa egingo dute Loiolako zelaietan. 6 urtetik gorako umeentzat eta horien gurasoentzat izango da ekintza, eta 16:30etik 18:30era bitartean egingo dute. Dagoeneko itxita dago jolas horretan parte hartzeko izena emateko epea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide