Herriarteko Txapelketatik kanpo gelditu dira Azpeitiko palistak

Julene Frantzesena 2021ko mai. 23a, 09:22

Joan zen asteko partidetako irudi bat.

Tolosa izan dute aurkari Azpeitiko palistek, eta atzo jokatu zituzten itzulerako partidak Ibarran. 2 eta 1 galdu zuten lehia, eta txapelketatik kanpo gelditu da taldea.

Azpeitiko palistek bukatu dute aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako ibilbidea. Laburra izan da; izan ere, ez dute lortu lehen kanporaketa, final-zortzirenetakoa, igarotzea. Tolosa izan dute aurkari Azpeitiko palistek, eta atzo jokatu zituzten itzulerako partidak Ibarran.

Banaka kantxa osoan ezin izan zuen partida irabazi Enerko Martijak; zehazki, 20 eta 11 bukatu zen norgehiagoka. Bigarren neurketa, kantxa osoan binaka jokatutakoa, 14 eta 20 irabazi zuten Urtzi Lopetegik eta Asier Egigurenek. Zazpi koadroren barruko banakako partida, berriz, 20 eta 7 galdu zuen Oier Alkortak.

Emaitza horiek eta aurreko asteburuko joanekoetan lortutakoak tarteko, Tolosak egin du txapelketan aurrera. Izan ere, jokatu dituzten sei partidetatik lau irabazi ditu talde horrek eta bi Azpeitiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide